Bakaikoa Etchegoinekin ari da promozioko Binakakoan

Guaixe 2018ko urt. 18a, 09:47

Bi jardunaldi jokatuta, puntu bat dute eta larunbatean Agirre eta Iturriaga izango dituzte aurkari Labriten

Joanes Bakaikoa etxarriarra da Promozioko Binakakoan dugun ordezkari sakandarra. Etxarriarrak Etchegoin du bidaide. Bi jardunaldi jokatu dituzte; lehenengoan Peña II.ak eta Erasunek 22 eta 15 irabazi zieten Bakaikoari eta Etchegoini eta larunbatean, Bilbon, Errandoneari eta Tolosari tanto eskasagatik irabazi zieten Bakaikoak eta Etchegoin ordezkatu zuen Urretabizkaiak, 21 eta 22. Larunbatean, Labriten, 17:00etan, Bakaikoa eta Etchegoin Agirreren eta Iturriagaren kontra ariko dira.