Ekaitz Maiz eskiatzaile eta alpinista etxauriarrak Karakorumgo Shipton Spire (5852 m) igotzeko egindako espedizioaren berri emango du Etxarri Aranatzen, Shipton Spire Karakorumgo sugarra izeneko hitzaldia eta proiekzioa eskainiko baititu ostiralean, 20:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Espedizioak izandako zailtasunak, hartu beharreko erabaki gogorrak… guztiak izango ditu hizpide mendizaleendako ezinbestekoa izango den hitzaldian.