Promesen bigarren maila: Bakaikoak eta Etchegoinek ezin izan zuten bigarren puntua lortu

Guaixe 2018ko urt. 29a, 12:32

Ugaldek eta Erostarbek 22 eta 10 irabazi zieten

Bigarren mailako Binakako txapelketan laugarren jardunaldi jokatu dira eta puntu batekin jarraitzen dute Joanes Bakaikoak eta Etchegoinek. Larunbatean, Labriten, Ugaldek eta Erostarbek 10 tantotan utzi zieten. Horrela, Agirre eta Iturriaga dira lider, 4 punturekin, partida guztiak irabazi eta gero. Ugalde-Erostarbek, Etxeberria-Jaunarenak eta Dario-Irustak hiruna puntu dituzte, Peña II.a-Erasunek bi, Bakaikoak eta Etchegoinek bat eta Errandonea-Tolosak eta Gorka-Salaverrik ez dute punturik lortu.