Promesen Binakakoa: Bakaikoak eta Etchegoinek galdu

Guaixe 2018ko ots. 13a, 15:51

Puntu bat daukate Bakaikoak eta Etchegoinek

Promesen mailako Binakako Pilota Txapelketan, Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Etchegoinek Darío eta Irusta izan zituzten aurkari larunbatean Labriten. Partida oso estuan, azkenean Darío eta Irusta gailendu ziren, baina ederki izerditu behar izan zuten, Bakaikoa eta Etchegoin ongi aritu zirelako.

Gauzak horrela, Agirre eta Iturriaga dira liderrak, 5 punturekin. Sailkapena estu dago, Ugalde-Erostarbe, Etxeberria-Jaunarena, Darío-Irusta eta Peña II.a-Erasun bikoteek launa puntu dituztelako. Errandonea-Tolosak eta Bakaikoa-Etchegoinek bana puntu dituzte eta Gorka-Salaverrik ez dute punturik lortu. Promesen Binakako hasierako ligaxkako seigarren jardunaldian, ostiralean, Hendaian, Gorkaren eta Salaberriren kontra ariko dira Bakaikoa eta Etchegoin.