Asteburuan IX. Donostia Ipar Eski Trofeoa jokatu zen Pirinioetan, Urdosen. Lau distantziatan jokatu zen proba. Olga Garziandia etxarriarra 10 km.ko distantzian lehiatu zen eta sailkapen absolutuan 9.a sailkatu zen (48:20). Hirugarren emakumea izan zenez, podiumera igo zen etxarriarra. 16 km-ko proba absolutuan, Bernar Garziandia 22.a sailkatu zen (1:11:13).
Bestalde, aipatzekoa da otsailaren hasieran 39. Maria Beret par eski proban ia 900 eskiatzailek hartu zutela parte, tartean hainbat sakandarrek.