Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak komiki lantegia prestatu du. DBHko ikasleei zuzendutako ikastaro da. Bizitza Dario komiki lantegia Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, komikilari donostiarrak emanen du. Saioa martxoaren 9an izanen da, ostiralean, 18:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian. Izena eman nahi duenak biblietx@cfnavarra.es e-postara bidali beharko du mezua.
Martiarena Euskal prentsako ohiko kolaboratzailea, makina bat liburu ilustratu ditu eta hainbat erakusketa eta album argitaratu ditu. Mattinek Sakanan ere lan egin du. Etxarri Aranazko Ziriketzen euskara taldeak egindako Euskalmasutra karteleko eta kamixetetako irudiak bereak ziren. Baita Manu Gomezen Bertso intsumituak (1995, Kakitzat) liburuxkakoak ere.