Aritz Munarriz zortzigarrena Zumarragako UZ Trailean

Guaixe 2018ko ots. 27a, 11:42

UZ Traileko ibilbide motzean Jabi Gasanz zortzigarrena sailkatu zen

Igandean UZ Traila jokatu zen Zumarragan, 22 km-ko proba. 135 korrikalari sailkatu ziren, Ander Iñarra irundarra (1:43:36) eta Laida Elizegi zaldibiarra (2:14:07) buru zirela. Aritz Munarriz etxarriarrak denboraldiari hasiera eman zion eta  zortzigarrena sailkatu zen (1:54:10). Bestalde, UZ Trail proba laburrean (11 km) 100 korrikalari aritu ziren eta Iñaki Goenagak (58:22) eta Ainhoa Unanuek (1:21:59) irabazi zuten (58:12). Jabi Gasanz altsasuarra 8.a iritsi zen helmugara (1:03:50) eta Ainhoa Markinez olaztiarra 81.a (1:36:58).

Aiako Mendi lasterketa
Iganfdean VII. Aiako Mendi Lasterketa jokatu zen, 15 km-ko lasterketa. 176 korrikalarik hartu zuten parte eta Walther Becerra sestaoarra izan zen txapeldun handia (1:07:33). Aitor Hernaiz lakuntzarra 20.a sailkatu zen (1:22:36) eta Ruben Cantero altsasuarra 110.a (1:44:31).

Sakandarrak UZ Trailen
22 km
1.Ander Iñarra (Irun):     1:43:36
8.Aritz Munarriz (Etx):    1:54:10
55.Xuban Mendiola (Etx): 2:15:03
85.Ibon Ubeda (Etx):    2:26:02
95.Arkaitz Munarriz (Etx):2:29:42
107.Iban Berdugo (Etx):    2:33:31

11 km
1.Iñaki Goenaga (Soraluze):58:22
8.Jabi Gasanz (Alts):    1:03:50
24.Fran Araña (Arb):    1:10:10
81.Ainhoa Markinez (Olaz):1:36:58