Anduaga eta Zubieta 3. Zaldibiako mus txapelketan

Guaixe 2018ko mar. 6a, 16:45

Zaldibiako Zubi Buru elkartearen 43. mus txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean. Makina bat bikote neurtu ziren 4 erregetara jokatutako txapelketan. Hila Carmenak eta Jose Migel Guillormek jantzi zuten txapela. Kontsolazio finala irabazi eta, beraz, hirugarren postua lortu zuten Adur Zubietak eta Ibon Anduagak osatu zuten bikote etxarriarrak. Lazkao-etxe jatetxean lau lagunendako bazkaria saria eskuetan zutela bueltatu ziren etxera.