Osasunako bi jokalari gaur Etxarrira

Guaixe 2018ko apirilaren 18a

Oier eta Pucko Etxarrin izan zirenekoa. Artxiboa

Gaur, 18:00etan, Etxarriko Kultur Etxean

Futbolzaleak zorteko dira. Izan ere, gaur, asteazkenean, Osasuna futbol taldeko bi jokalari hurbilduko dira Etxarri Aranatzera, hitzaldia ematera. Beraz, taldearen ibilbideaz galdetzeko eta aipatu jokalariei argazkia atera eta sinadura eskatzeko aukera aparta izango da gaur Etxarriko kultur etxean, 18:00etan.