Osasunako Oier eta Garzia Etxarrin

Guaixe 2018ko api. 19a, 15:53

Osasuna taldeko futbolariak Etxarriko Kultur Etxean izan ziren bildutakoen galderak erantzuten

Asteazkenean Osasuna taldeko Oier Sanjurjo eta Unai Garzia futbolariak Etxarri Aranatzen izan ziren, Osasuna Fundazioak antolatutako ekitaldian. Etxarriko Kultur Etxean bildutakoek prest zituzten galderak erantzun zituzten futbolari ezagunek.
Egoera konplikatuan dago Osasuna, baina taldean konfiantza dute jokalariek. Oierrek eta Unai Garziak zaleek eskatutako sinadurak eta oroigarriak sinatu zituzten, eta Etxarrin bildutakoek euren idoloekin argazkiak ateratzeko aukera paregabea izan zuten.

Argazkiak: A. Ijurra