Osasuna fundazioaren udako futbol campusa Etxarrin

Guaixe 2018ko mai. 3a, 14:27

Ekainaren 25etik 29ra izanen da eta izena ematea zabalik dagoeneko

Osasuna Fundazioak, Etxarri Aranazko Udalaren eta Etxarri Aranatz Futbol Taldearen laguntzarekin, Osasuna Fundazioaren udako futbol campusa antolatu du Etxarri Aranatzen. Campusa ekainaren 25etik 29ra bitartean gauzatuko da, goizeko 8:45etik 14:00etara eta 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako. Izena emateko eta informazio gehiagorako 948 249 316 telefonora edo www.fundacionosasuna.com web gunera jo behar da. Azken bi urteetan Osasunako udako futbol campusa antolatu izan da, arrakasta handiz.

Futbol campus honi Sakanako Mankomunitateak uztailean Altsasuko Dantzalekun antolatu duen futbol campusa gehitu behar zaio. Izena ematea zabalik dago Sakanako Mankomunitatean (948 464 866).