Joanes Bakaikoa, Promozioko finalerdietan

Guaixe 2018ko mai. 4a, 12:40

Gorka izango du aurkari larunbatean Orduñan jokatuko den finalerdian

Asegarceko lau pilotari sailkatu dira Promozioko Buruz Buruko finalerdietarako. Tartean dago Joanes Bakaikoa. Etxarriarrak final laurdenetan Dario hartu zuen menpean, 16 eta 22 eta finalerdietan, aldiz, Erostarbe 13 tantotan utzi zuen Gorka izango du aurkari. Partida larunbatean jokatuko da, Orduñan.
Beste finalerdian, Ugalderi 21 era 22 irabazi zion Erasun, eta P. Etxeberria 4 tantotan utzi zuen Urretabizkaia, nor baino nor ariko dira igandean Ikaztegietan. Promozioko final handia Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da, maiatzaren 19an.