Abiadura handiko maiatza

Guaixe 2018ko mai. 4a, 10:30

Etxarriarrek ordu laurden eskasa behar izan zuten maiatza Hartzabalen zutitzeko. 300 bat pertsona lekuko zirela egin zuten lan. Aurretik elurra egin bazien ere, eguzkia lagun eta apenas haizerik gabe zutitu zuten maiatza eta langintza horretan sei sarde edo oinarriz baliatu ziren. Estreinakoz, arranoez edo putreez aparte, dron bat izan zen lekukoa.

Erlazionatuak