Etxez etxeko langile lanetan aritzeko interesa duten pertsonen zerrenda egin nahi du Etxarri Aranaz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Sortu daitezkeen beharren arabera behin-behineko kontratazioak egiteko helburuz osatu nahi da zerrenda hori. Interesa dutenek hilaren 22ko 14:00ak arte dute izena emateko epea. Deialdiaren oinarriak www.etxarriaranazko-ogz.org web orrian daude.
Bestetik, Etxarri Aranazko Udalak kontu-hartzaile lanpostuan behin-behinean aritzeko lan poltsa sortu nahi du, hori ere, beharren arabera etorkizunean kontratazioak egiteko. Interesa dutenek hilaren 31ko 14:00ak arteko epea dute izena emateko. Deialdiaren oinarriak www.etxarriaranatz.eus web orrian daude. Batean eta bestean euskara proba (titulua ez dutenek) eta bestelakoak egin behar dira.