Argindar mozketengatik erreklamazioak egiteko aukera

Guaixe 2018ko mai. 13a, 12:53
Udaletxean Led farola.

Udalak eta Iratxe kontsumitzaileen elkarteak etxarriarren kexak Iberdrolari aurkeztuko dizkiote.

Azken hilabeteetan argindar zerbitzuarekin hainbat arazo izan dira Etxarri Aranatzen. Zenbaitetan joan da argia, edo haren indarra moteldu da. Horrek etxarriarren etxe eta lantokietan kalteak eragin ditu. Horren jakitun Etxarri Aranazko Udala Iratxe kontsumitzaile elkartearekin harremanetan jarri da Iberdrolari erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Udaletik bando bidez jakinarazi dutenez, halakoen ondorioz bakarren batek etxetresna elektrikoren batean arazoak baditu udaletxeko bulegoan erreklamazio-orria bete dezakeela eta dokumentazioa erantsi. Garagarrilaren 29ra arte aurkezten diren erreklamazio guztiak Iratxek Iberdrolan aurkeztuko ditu. Bestetik, etxeko arazo jakin bat aztertu nahi duenak Iratxeko aholkulariarekin hizketatu daiteke. Horretarako txanda udaletxean eskatu behar da.