Esperientzia errepikatu zuten abesbatzak eta txistulariek elkarrekin kontzertua eskaintzen. Abesbatza eta txistularien errepertoriotik aukeraketa egin zuten egitarau osatua eginez: euskal kantak, tangoa, swing-a edota Hiru nafar kanta piezaren moldaketa berria Carlos Sanchez Ekizak egina. Metalezko instrumentuek berezitasuna eman zioten emanaldiari.