Bai Etxarri Aranazko Udalak bai A13 ekimenean aritu ziren etxarriarrak ere dolua azaldu dute Joseba Martinen heriotzagatik. Bera Arrankudiaga-Zolloko A2 plataformako kidea izan zen eta han estatus politikoari buruzko herri-galdeketako sustatzaile nagusia izan zen, eta oso elkarlan estua izan zuen Etxarri Aranazko A13 plataformarekin eta Udalarekin. Eneka Maiz Ulaiarrek azaldu duenez, “Josebak ibilbide luzea egin du Euskal Herriaren burujabetza lortzeko borrokan, eta eredu izan da erabakitzeko eskubidearen defentsan”. Etxarriarren izenean Josebari, familiari eta Arrankudiga-Zolloko lagun guztiei besarkada bidali die.