Osasuna Fundazioak 10 gonbidapen bikoitz zozketatuko ditu Osasuna eta Lorcaren arteko partida ikusteko

Guaixe 2018ko mai. 21a, 16:25
Osasunakoen bisita Etxarri Aranatzera.

Etxarri Aranatzen erroldatuek eman dezakete izena, maiatzaren 22ko 12:00ak bitartean

Osasuna Fundazioak eta 10 gonbidapen bikoitz zozketatuko ditu Osasunak eta Lorcak igandean, maiatzaren 27an, 20:30ean Sadarren jokatuko duten partida ikusteko. Zozketan parte hartzeko Etxarri Aranatzen erroldatua egon behar da, eta Etxarri Aranazko udaletxean eman behar da izena, 10:00etatik 14:00ak arte edo e-mailez mezu bat bidali behar da izena-abizenak eta telefonoa adierazita, ondoko helbidera: kultura@etxarriaranatz.eus
Maiatzaren 22an, asteartean, 12:00etan despedituko da zozketan parte hartzeko epea eta saritutakoen zerrenda www.fundacionosasuna.com web orrian argitaratuko da. Aipatzekoa da saritutakoek antolakuntzaren deia jasoko dutela, sarrerak hartzeko leku zehatza jakinarazteko.
Adin txikikoek pertsona heldu batekin joan beharko dute partida ikustera.