Auzmendiren dantza musika

Guaixe 2018ko mai. 25a, 10:25
Mikel Auzmendi gitarra jolea Michel Reynosa piano jolearekin, larunbatean. Argazkia: UTZITAKOA

Mikel Auzmendi etxarriarrak gitarra kontzertua eskaini zuen Etxarri Aranazko kultur etxean larunbatean. Dantza musikaren errepaso historikoa egin zuen gitarraren bidez.

Goi mailako musika ikasketen azken mailan dago Auzmendi, eta ikasketak amaitzeko lana aurkeztu zuen larunbatean. Gitarra jo ez ezik, abestien aurkezpena egin zuen ere.