guaixe.eus

Txikienak protagonista diren eguna

  Gizartea  Etxarri Aranatz

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatuta, Haurren eguna ospatuko da bihar. Egitaraua 11:00etan hasiko da aurpegi margotzeekin eta kareta tailerrarekin. Eguerdian Bordetxe abere zirkoa izanen da. Haurrak mahaira bazkaltzera 14:30ean eseriko dira. Handik jaso eta 16:00etan haurrendako jolasak izanen dira. Ospakizuna 19:00etan despedituko da haurrendako propio prestatutako auzatearekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak