Binaka ariko al gara korrikan?

Guaixe 2018ko mai. 25a, 13:45

Andra Mari ikastolaren V. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria jokatuko da bihar, larunbatean, 19:00etan, 5 mailatan

Andra Mari ikastolaren V. Binakako Lasterketa, Naparpellet Saria bihar jokatuko da, larunbatean, maiatzaren 26an, Etxarri Aranatzen, 19:00etatik aurrera. Lasterketarekin familian parte hartzearen balorea sustatu nahi da, hau da, familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea, eta, bestetik, helburu ekonomikoa du, ikastolarendako sostengua lortzea.

5 maila, sokatira eta auzatea
5 kategoria ezberdinetan jokatuko da bikotekako lasterketa hau, Haur Hezkuntzako umeetatik hasita, helduetaraino. Haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du eta L.H.-ko 5. eta 6. mailakoek, aldiz, nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Iaz hasitako bideari jarraiki, 2 eta 4 urte bitarteko haurrek lasterketa berezia egingo dute, haien moto txikietan osatuko baitute Molto lasterketa. 

uztira 5 lasterketa edo proba jokatuko dira, kategoria ezberdinak kontuan hartuta. Giroa berotzeko, bikote parte-hartzaileek argazkia ateratzeko aukera izango dute eta auzatea eta beste izango dira. Aipatzekoa da LH 5. mailatik gorakoen artean, taldeka izena emanez gero, Urbasa Abentura parkerako sarrerak zozketatuko dira. 

ozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Eta 18 urtetik gorako bikoteek ere Borda jatetxean afari bateko zozketan parte hartuko dute.
Bukaeran sokatira erakustaldia eginen da; irakasleak ikasleen kontra ariko dira.

Aurreko urtean 250 partaide inguru izan zituen Binakako Lasterketa-Naparpellet Sariak eta lehenengoz antolatu zen txikienen Molto lasterketa, sekulako arrakasta izan zuena.

Alboan
Aurtengo berrikuntza da lasterketa honetan DBHko ikasleekin lortzen den diru sarrera Alboan Gizarte Kanpoko Erakundeari emango zaiola, Zeure mugikorrak ezkutatzen duena kanpainaren barruan, gatazka-mineralen ondorioak jasaten ari diren Kongoko herritarrei laguntzeko helburuarekin (https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/)

Izena emateko

Proba aurretik, Etxarriko udaletxeko estalopea (4 euro).



Andra Mari ikastolako V. Binakako Lasterketa. Probak:

19:00etan: 2-4 urteko Molto Lasterketa (100 m)

19:15ean: Haur Hezkuntza (200 m)

19:30ean: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak (400 m)

19:40ean: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila (800 m)

20:00etan: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera (1.609 m)

Sokatira: Irakasleak vs ikasleak