Euskal Festaren txanda

Guaixe 2018ko eka. 1a, 14:04

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak pasa den larunbatean Haurren eguna antolatu ondoren, gazteendako propio prestatutako egitaraua dute biharko: Euskal Festa. Udalaren eta bost tabernen laguntzaz prestatu dute egitaraua. Festan parte hartu nahi dutenei baserritarrez jantzita joateko gonbidapena egin diete.

Egitaraua
10:00 Gazte txupinazue, gaztetxien.
11:00 Duxen omenaldiye.
12:00 Herri kirolak.
14:30 Bazkaye.
18:00 Eonian elektrotxaranga.
21:00 Bokata-jana txoznan.
23:00 Kontzertubek: Lur-j, Eztanda eta Zirkinik Bez!