Euskal flamenkoa 'musika plazan' zikloan

Guaixe 2018ko eka. 1a, 17:02

Sonakay taldeak euskal musika eta flamenkoa uztartzen ditu. Igandean emanaldia eginen du Etxarrin Aranatzen.

Txoriak txori Mikel Laboaren abestiaren bertsio flamenkoarekin egin zen ospetsu Sonakay euskal flamenko taldea. Telebistako talentu saio batean parte hartu zuen taldeak, eta euskal musika eta flamenkoa uztartuz publikoa liluratu zuen. Igandean Etxarri Aranatzen emanaldia eginen dute, 19:30ean, plazan. Aurreko igandean Manez eta kobreak taldeak plaza astindu zuen.

Etxarri Aranazko musika plazan zikloak zuzeneko musika eta "plazan giroa sortzea" nahi du, Amaia Ijurra herriko Kultura teknikariak adierazi duenez. Kontrasteen musika plazan zikloa izaten ari da aurtengoa. Manez eta kobreak taldeak folk musika emanaldia eskaini zuen igandean. Metalezko instrumentuekin aritu ziren plaza astinduz.

Musika plazan zikloaren hirugarren emanaldirako, garagarrilaren 3an, euskal musika eta flamenko fusioa izanen da Etxarri Aranazko plazan. Sonakay euskal ijito taldea da musika bi estiloak uztartzen arduraduna. Haien musika sortzeko Mikel Laboa eta Benito Lertxundi euskal musikarietan eta Camaron de la Isla eta Paco de Lucia flamenko musikarietan inspiratzen dira, besteak beste. Lehenengo diskoa grabatuko du Sonakay taldeak.