Etxarri Aranatz dantzari txikien bilgune izan zen igandean

Guaixe 2018ko eka. 6a, 13:05

Etorkizuna dantza eskolak antolatuta Dantzari Txiki eguna egin zuten Etxarri Aranatzen.

Eguerdian kalejira egin zuten herrian zehar. Sakanako dantzariekin batera Urnietako Dantza Taldea aritu zen. Bidean geldiuneak egin zituzten, eta bakoitzean dantza emanaldi txikiak egin zituzten taldeek. Topaketarekin amaitzeko dantza emanaldia egin zuten plazan.