Etxarriarrek San Kiriko eguna ospatuko dute gaur, Etxarri Aranazko patroia. Eguerdian meza izanen da eta, ondoren, eliz atetik, herriko soroak bedeinkatuko dira, uzta ona emateko eskatuz. Arratsaldean Andra Mari ermitaren inguruan lagun koadrilak merendatzera elkartuko dira. Afari-merendua despedituta, ermitaren aurrealdera pasako dira Dantzakia dantzatzera. Hura bukatzean, kalejiran plazako bidea hartuko dute etxarriarrek. Ken Bat taldearen dantzaldia izanen da plazan 20:00etatik 21:00etara eta 22:30etik 2:00etara.
Udalaren oharrak
DENOK PRESTATU, DENOK GOZATU
· Ez utzi erromerien prestaketan etxeko andreen esku. Denok inplika gaitezen!!
ONGI PASA PASATU GABE
· Alkoolaren kontsumo arduratsua egitea gomendatzen da.
· Udalak ardoaz aparte mostoa ere banatuko du.
ERASORIK EZ
· Etxarri Arantzen ez dugu eraso matxistarik edo bestelakorik onartzen.
BAZTERRAK GARBI-GARBI UTZI
· Zabor guztiak jaso.
· Ez utzi inon zikinkeria-arrastorik.
· Mahaiak eta bestelako tresnak hurrengo egunerako jaso.
HONDAKINAK ONGI SAILKATU
· Otorduetako hondakinak ongi sailkatu. Udalaren mahaian poltsak eskura egonen dira.
· Gogoratu: edukiontzietan ontzi arinak eta errefusa poltsa transparenteetan, eta organikoa poltsa biodegradableetan.
AHALIK ETA KOTXE GUTXIEN SAN ADRINEN
· Kotxeak konpartitu. Segurtasun arrazoiengatik komeni da basoan ahalik eta kotxe gutxien egotea.
· Aparkatzean ez kendu tokia oinezkoei, eta utzi pasa beste kotxeei.
· Autoekin bideetatik ez atera, ezpondak ez kaltzeko eta lohirik ez sortzeko.
· Arratsaldean komeni da herrira joan nahi duten kotxeak udalaren kamioaren aurretik ateratzea (19:00ak baino lehen), gero oztoporik ez sortzeko.
SUA, NEURRIAN
· Suak konpartitu, basoan ahalik eta kalte gutxien sortzeko.
· Ez surik egin zuhaitz txikien ondoan, suak estres hidrikoa eragiten duelako.
LARUNBATEAN, SAN ADRIANEN, ALTSASUKOAK ASKE
· 14:00etan Aurrera Altsasu kanta kantatuko dugu, elkartasunez. Tarte horretan udal zerbitzuak eten eginen dira.