Aralar Txirrindulari Taldeak Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin antolatuta, kategoria txikikoen San Kiriko Txirrindularitza Saria jokatuko da bihar, larunbatean, 16:00etatik aurrera, Etxarriko Burundabide kalean. Hasieran ginkana probak egonen dira jokoan eta, segidan, kategoria ezberdineko lasterketak. Bertan Aralar eta Burunda klubetako neska-mutikoak lanean ikusteko aukera izango dugu.