Musika eskolako ikasleen emanaldia plazan igandean

Guaixe 2018ko eka. 8a, 13:41


Etxarri Aranazko musika plazan zikloaren aurtengo azken emanaldia izanen da igandean eginen dutena. Aurreko igandean Sonakay euskal ijito taldeak euskal musika eta flamenkoa uztartu zituen

Musika plazan zikloari amaiera emanen diote igandean, 19:30ean, Etxarri Aranazko musika eskolako ikasleek plazan. Ikasturtean ikasitakoaren berri emanen dute kontzertuan.

Musikari gazteak kalera ateratzeko modua dela adierazi zuen Amaia Ijurra herrik Kultur teknikariak, hortaz, azken urteetan musika ikasleek amaitu dute musika plazan zikloa. Ikasleen zein irakasleen lanari balore ematea eta herriak jakin dezan musika eskolak zer egiten duen erakusteko helburuarekin antolatzen dute emanaldi hau.

Musika plazan


Aurreko igandean musika plazan zikloaren barruan Sonakay euskal ijito taldea aritu zen plazan. Euskal musika eta flamenkoa uztartzen ditu taldeak, hortaz, Mikel Laboaren edo Benito Lertxundiren kanten bertsio flamenkoak abestu ez ezik, flamenkoa dantzatu zuten.