Herriko patroiaren eguna, San Kiriko, aukeratu du Etxarri Aranazko euskalgintzak Euskaraldia aurkezteko. Euskaraldia euskararen erabilera handitzeko ariketa kolektiboa da eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra eginen da. Etxarri Aranatzek bertan parte hartzeko izena eman du. Euskara ahalik eta gehien erabiltzeko bi aukera izanen dira: Aho bizi eta Belarriprest. Aurrenekoak euskara dakitenekin euskaraz ariko dira beti, eta ezagutzen ez dituztenei aurreneko hitzak euskaraz eginen diete. Belarriprestak, berriz, euskara ulertzen dutela eta haiei euskaraz hitz egiteko eskatuko dute. Horrela, elkarrizketa elebidunak sortuko dira. Eta hizkuntzen berdintasunetik abiatuta, nor berean eroso hizketatzeko aukera izanen dute.