Etxarrin rokodromo berria egiten ari dira

Guaixe 2018ko eka. 13a, 14:12

Maisu-maistren etxean egonen da rokodromo berria eta bertan parte hartzeko deia egin dute

Etxarri Aranatzek rokodromo berria izanen du. Maisu-maistren etxean egonen da rokodromo berria eta hura aurrera eramateko taldea sortu da. Horrela, aipatu taldeak eskaladan interesa duten guztiei deia egin die ostiralerako, bilera baterako. Etxarriko rokodromo berrian parte hartu nahi duzu? Leloarekin gonbitea eginez, ostiralean izanen da bilera, 19:00etan, Maisu-maistren etxean.