Asegarcekoen kontzentrazioa Guardian

Guaixe 2018ko ekainaren 20a

Tartean dago Joanes Bakaikoa etxarriarra

Asegarce taldeko pilotariak, teknikariak eta langileak Guardiako Sercotel Villa de Laguardia hotelean daude kontzentratuta ostegunera arte. Atseden hartzeaz gain, kirolari lotutako hitzaldiak eta formazioa jasoko dituzte eta, besteak beste, hurrengo denboraldirako argazki ofizialak aterako dituzte. Tartean dago Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra.