Lannemezango kartzelan preso dagoen Oihan Barandalla Goñiri DPS estatusa (Detenu Particulièremente Signalé) kendu dio Frantziako Gobernuak. Horrela, etxarriarra bereziki zaindua den presoa ez izatera pasa da, eta aplikatu zitzaizkion segurtasun neurri bereziak bertan behera utzi ditu administrazioak. Hau da, estatus hori gabe presoen baldintzak hobetzen dira. Frantzian preso dauden dozena bat euskal preso dauden Barandallaren egoera berean. Barandallarekin batera, espetxe berean, Jon Gurutz Maiza Artola etxarriarra dago, biak ere herritik 330 km-ra.