Ostiralean San Fermin Pala Torneoko finalak jokatu ziren. Emakumezkoetan, Yanira Aristorena etxarriarra eta Maite Ruiz de Larramendi ziren torneoa irabazteko faboritoak, baina Larrarte eta Erasun gazte gipuzkoarrek sorpresa eman zuten eta 2 eta 0 irabazi zieten faboritoei (10 eta 4 eta 10 eta 4). Horren gazte izateko sekulako heldutasunarekin jokatu zuten gipuzkoarrek. Erasun izan zen finaleko protagonista: oso ziur jokatu zuen eta soilik akats bat egin zuen.
Gizonezkoetan, aldiz, Necol eta Brefelek 2 eta 0 irabazi zieten Fusto eta Firpo argentinarrei (9-15 eta 9-15).