Etxarri Aranazko Udalak Utzubarko 3.461 haritz enkantera atera zituen. Baso aprobetxamendu hori Alzania SL enpresak erosi du 3.305 euroren truke. Epaitza, guztira, 408 metro kubiko egur txiki da. Enpresak urtebete du haritzak ateratzeko. Baina zati bat irailaren 1erako atera beharko da. Zehazki Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin irailean eta lastailean eginen den itxituratik 20 metrora daudenak eta hura egiteko udal langileek markatutako zuhaitzak ere bai.
Baso aprobetxamenduei buruzko legeak dioenari segituz, udalak irabazitako diruaren % 20 basoan hobekuntza lanak egitera bideratu beharko du.