Gozategi taldea Etxarri Aranazko plazan

Maria Saez de Albeniz Bregaña 2018ko uzt. 23a, 14:10

Gozategi taldearen espazio naturala plaza da, eta hala dela erakutsi zuen Etxarri Aranazko plazan ostiralean eskaini zuten kontzertuan. Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren barruan egin zuen taldeak kontzertua

 

Gozategi taldearen doinuek dantzan jarri zuten Etxarri Aranazko plaza. Izan ere, taldeak horretarako ahalmena dauka: "urte hauetan guztietan konturatu gara plazan egiten dugun lana oso garrantzitsua dela. Euskaldunok ahalmena dugu kalejira batean ondokoari eskutik heltzeko kontuan izan gabe nor dagoen ondoan". G diskoa kaleratu zuten maiatzan eta kontzertuan oraingo eta lehengo abestiak jo zituzten, 26 urteko errepertorioari errepasoa eginez.