Amerjinan eguna ospatzera

Guaixe 2018ko abu. 14a, 12:03

Andremai ermitaren inguruan biltzen dira abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean

9:00etan udalak udaletxetik ermitako bidea hartuko du. Iristean merenduekin hasteko seinalea den etxajua botako dute. Merenduaren ondoren kintoek herriko Dantzakiye eginen dute ermitaren atariaren parean. Eta, horren ondoren, kalejiran plazara jaitsiko dira. Orots taldeak girotuko du plaza 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara. Eguraldi onarekin ohikoa da lagun koadrilak ermitaren inguruan mahaietan hizketan edo kantatzen gelditzea.