Goizeder Beltza Euskal Herriko III. Mailako Txapelketan

Guaixe 2018ko abu. 21a, 11:25

Abuztuaren 26an etxarriarrak kanporaketa jokatuko du, Gorritin

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketan arituko da Goizeder Beltza aizkolari etxarriarra. Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko du, abuztuaren 26an, Gorritin, 12:30etik aurrera.

Kanporaketa horretan 13 aizkolari lehiatuko dira: Luis Polanco, Jon Rodriguez, Juan Rodriguez, Hodei Ezpeleta, Done Intxausti, Daniel Lopez, Esteban Muñiz, David Naredo, Jon Telletxea, Eneko Saralegi, Aitor Urteaga, Jokin Alkizalete eta Goizeder Beltza. Lau kanaerdiko erdibitu beharko dituzte eta sailkatutako lehen hirurek final handian jokatzeko txartela lortuko dute.

Txapelketako lehen kanporaketa igande honetan jokatuko da, Beintzako plazan, 18:00etan. Kasu honetan honako aizkolariak lehiatuko dira: Beñat Lekue, Aritz Oregi, Ioritz Gisasola, Xabier Garcia, Julen Larrea, Jaime Huertas, Xuban Kañamares, Mikel Indakotxea, Jesus Etxeberria, Borja Fernandez, Manuel Fraile, Iñigo Landa, Jon Esnal eta Julen Aranberri. Lehen hiru onenak finalerako sailkatuko dira.