Etxarri Aranatzek garaipenarekin hasi du liga

Guaixe 2018ko ira. 17a, 15:40
2017/2018 denboraldiko Etxarri. Argazkia: Artxiboa

Preferente maila. 1. jardunaldia: Etxarri Aranatz 2 – San Jorge 0

Asteburuan hasi da preferente mailako 2018-2019 liga. Etxarri Aranatzek San Jorge hartu zuen larunbatean San Donato futbol zelaian. Lehen zatian bi taldeek ez zuten aparteko arriskurik sortu. Bigarrenean, aldiz, Etxarri Aranatz hobe ibili zen, eta Saezek sartutako golari esker markagailuan aurreratzea lortu zuen talde etxarriarrak. Alde gehiago atera nahi zuen Etxarrik eta handik minutu batzuetara Darlingek Etxarriren bigarrena sartu zuen. San Jorge saiatu zen, baina Etxarriren defentsa bikainari esker markagailua ez zen gehiago mugitu eta 2 eta 0 irabazi zuen Etxarrik.

Horrela, sailkapenean bigarrena da Etxarri Aranatz (3 puntu), Burlades B talde liderraren puntu berberekin. Asteburuan sailkapenean 14.a den Donezteberen kontra ariko da.