Udalak Zumurdiñetako bidea konpondu du

Guaixe 2018ko urr. 2a, 09:46

Konpondutako bidea. Argazkia: Etxarri Aranazko Udala.

Amaiturrietako iturburuko urak jasotzen dituen biltegirako, Kontzezio ermitarako eta hainbat abeltzain ustiapenerako bidea da Zumurdiñetakoa. Pasiatzeko eta mendira joateko ere erabiltzen da. Autobia azpiko zubira arte oso gaizki zeuden 1.260 metro eta udalak 36.299,34 euroko inbertsioa egin du konpontzeko, erdia gobernuaren kontura.