Etxarrik puntu bat ekarri zuen Arrotxapeatik

Guaixe 2018ko urr. 1a, 13:34

Preferente maila. 3. jardunaldia: Arrotxapea 2 – Etxarri Aranatz 2

Etxarri Aranatzek eta Arrotxapeak partida oso lehiatua eskaini zuten Iruñean. Partida hasi eta berehala, Arrotxapeakoen elkar ulertze falta batengatik, Etayok gaizki ukitutako baloia Arrotxapeakoen ate propioan sartu zen eta horrela aurreratu zen Etxarri Aranatz. Hala ere, Iruñakoek ez zuten behera egin eta behin eta berriz saiatu ziren berdintzen, baina Gorriz atezainak bikain defendatu zuen etxarriarren atea. Bigarren zatian berdintzea lortu zuten, baina handik gutxira Darlingek Etxarrikoen bigarren gola sartu zuen, errebote bat ongi aprobetxatu eta gero. Arrotxapeakoek erasoan jarraitu zuten eta, azkenean, bina berdintzea lortu zuten, penaltiz.

Sailkapenean Ilunberri da preferente mailako liderra (9 puntu). Etxarri Aranatz 6.a da (5 puntu). Asteburuan Etxarrik etxean jokatuko du, sailkapenean puntu berberak dituen eta 5.a den Beriainen kontra. Ea Etxarrik irabazi eta sailkapeneko postuari eusten dion.