Etxarri Aranazko Abesbatzak ikus-entzuleak liluratu ditu

Guaixe 2018ko urr. 3a, 14:03

Larunbatean Iruñeko Kondestable jauregian egin zuen Nafarroako Musika Garaikidearen jardunaldien amaiera kontzertua Etxarri Aranazko Abesbatzak

Musika garaikidea abangoardizko zineman zen Abesbatzak eskaini zuen kontzertuaren izenburua. Agertokian "magia" egon zela esan dute antolakuntzatik. Oso kontzertu garrantzitsua izan zen Etxarri Aranazko Abesbatzarendako, kalitate handiko jardunaldiak zirelako.

NAK jardunaldien amaierako kontzertua da Etxarri Aranazko Abesbatzak egin zutena, hau da, jardunaldiak ixten zuten ekimena izan zen. Hortaz, antolakuntzak "amaiera bikaina" izan zela esan zuten: "oso hunkigarria izan da".

Abesbatzarekin batera Alicia Torrea pianojolea eta Doroto Curzerskowiak sopranoa aritu ziren.

Erlazionatuak