Beste garaipen bat Etxarri Aranatzendako

Guaixe 2018ko urr. 8a, 12:02

Preferente maila. 4. jardunaldia. Etxarri Aranatz 3 – Beriain 1

Etxarri Aranatz futbol taldekoek ederki ospatu zituzten herriko feriak, San Donato futbol zelaian Beriain taldeari 3 eta 1 irabazi eta gero, merezitakoa. Partida hasi eta Beriainek defendatzen zuen atera iritsitako lehen aldian Etxarriren aldeko gola sartu zuen Mikelek. Etxarrik dominatu egin zuen eta jaurtiketa luzeekin aukerak sortzen ahalegindu ziren Beriainekoak, baina ez zuten beldur gehiegirik sortu.
Bigarren zatiak bere horretan jarraitu zuen baina Beriainek berdintzea lortu zuen 73. minutuan, Barrerok sartutako golari esker. Etxarriarrek, ordea, ongi erantzun zuten eta Iñigo Arratibelek eta Andoni Agirrek lortutako golei esker garaipen sendo eta garrantzitsua lortu zuen Etxarrik.

Sailkapen orokorrean Arrotxapea da liderra (10 puntu). Etxarri Aranatz laugarrena da (8 puntu). Asteburuan 9 punturekin sailkapenean bigarrena den Ilunberri izango du aurkari Etxarrik, arerio zuzena.