Bakaikoa aurrera Promesen Lau t’erdian

Guaixe 2018ko urr. 9a, 09:06

Etxarrin jokatutako kanporaketan Joanes Bakaikoak 22 eta 19 irabazi zion Arangureni

Etxarri Aranazko ferietan igandean jokatutako partidan, herriko zaleen babesarekin lortu zuen Joanes Bakaikoak Promesen Lau t’erdian aurrera egitea. Aranguren zuen arerio final laurdenetan, eta partida oso lehiatuan, azkenean 22 eta 19 irabazi zuen Bakaikoak. Horrela, Promesen Lau t’erdian aurrera egitea lortu du etxarriarrak eta finalerdietarako sailkatu da.

Lasak eta Irati Igoak galdu, Yanira Aristorenak irabazi
Etxarri Aranatzen igandean antolatutako jaialdia zabaltzen zuen partidan, emakumeen eskupilota partida jokatu zen. Irati Igoa etxarriarrak Olatz Larramendirekin osatu zuen bikoa eta Yanira Aristorena etxarriarra eta Olatzen izeba Maite Ruiz de Larramendi izan zituzten aurkari. Partida lehiatu eta entretenigarrian, azkenean beteranoek irabazi zuten, Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larramendik, 18 eta 14. Ondoren Promesen Lau t’erdiko final laurdeneko partida jokatu zen, eta jaialdiko azken partidan, Arretxe II.ari eta Adur Lasari 12 eta 22 irabazi zieten Ugaldek eta Erostarbek.