Amiantoaren eraginez hila

Guaixe 2018ko urriaren 11

Amiantoak eragindako beste heriotza bat izan zen joan den ostiralean. Sunsundegui enpresan produktu horrekin lan egin zuen Juan Mari Goikoetxeak. Amiantoarekin lan egin eta arnastu zuten 26 langile ohi hil dira aurten Hego Euskal Herrian. LAB sindikatuak amiantoak eragindako gaixotasun eta ondorio larriei laneko izaera aitortzea exijitu du.