Axio gogoan izanen dute

Guaixe 2018ko urr. 12a, 12:49

Juan Inazio Erdozia Larraza. Argazkia: @EUSKALMEMORIA

Juan Inazio Erdozia Larraza, Axio, Lizarrustiko portuan hilik agertu zela 39 urte bete ziren herenegun. Poliziekin tiroketa baten ondoren larri zauritu zen. Kideek eraman zuten baina ondoren hil zen eta Lizarrustin utzi zuten. Sakanako Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduak “erailketaren urtemuga” gogoan, ekitaldia antolatu du Etxarri Aranazko plazan, bihar, 12:00etan.