Botanikatik mikologiatik baino gehiago

Guaixe 2018ko urr. 15a, 18:04

Ferien ondoren hitzordua dago Etxarri Aranatzen herriko landareekin eta zizekin. Mikologia eta botanika zaleendako hitzordua Euskal Herriari frontoian izan zen, eguraldiak lagundu ez zuelako. Hiru mahai luzetan herriko dermioan bildutako zizak eta landareak ikusgai izan ziren. Landare eta baratzeko produktuak izan ziren ikusgai jarri zituzten gehienak. Tartean 101, 88, 53 eta 22 kilotako kuiak.

Arzabal elkarteak eta mikologia eta landare taldeak antolatutako erakusketan ziza gutxi izan ziren, eguraldi lehorrak ez duelako haiek ateratzea erraztu. Jatekoak bai izan zirela, zizekin egindako pintxoak hain zuzen ere. Atzoko hitzordua mikologia etxarriarren artean zabaldu zuten Bixente Garziandia, Barze, eta Jose Luis Eseberriren omenezko erakusketa da.