Motozale etxarriarra istripuan hila

Guaixe 2018ko urr. 15a, 13:08
Ezbeharra izan zen Bargotako errepidea. Argazkia: Foruzaingoa.

Etxarri Aranazko 31 urteko motor gidaria istripua izan eta hil egin zen larunbatean. Ezbeharra Bargotako bidegurutzean izan zen, 16:00ak aldera. Gidariak motorraren kontrola galdu, erori  bidetik atera eta ezponda jo zuen. Los Arcosko osasun taldeak gazteak istripuaren ondorioz gorputzaren hainbat tokitan kolpeak zituela ikusi zuen. Medikua zuen anbulantzian Nafarroako ospitalera gunera eraman zuten baina han hil zen.

15 egunetan trafiko istripuan hil den bigarren sakandarra da etxarriarra. Olatzagutiko motorzale bat hil zen istripuan irailaren 28an. Joan den urtean hiru sakandar hil ziren errepidean, bi auto istripuan eta beste bat motor ezbeharrean.