Promesen Lau t’erdia: Bakaikoaren garaipena

Guaixe 2018ko urr. 15a, 14:21

Promesen Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, Joanes Bakaikoa etxarriarrak sekulako partida jokatu zuen eta 9 eta 22 irabazi zion Peña II.ari. Ligaxkako beste partida gaur jokatuko dute Dariok eta Peio Etxeberriak, Tolosako Beotibarren.

Hurrengo jardunaldian, Bakaikoa gaurko partidako irabazlearen kontra ariko da, Dario edo Peio Etxeberriaren kontra, eta Peña II.a galtzailearen kontra.