Etxarriarrak punturik gabe itzuli ziren Irunberritik

Guaixe 2018ko urr. 15a, 15:11

Preferente maila. 5. jardunaldia: Irunberri 3 – Etxarri Aranatz 0

Irunberriren eta Etxarri Aranatzen arteko partida oso lehiatua eta entretenigarria izan zen, lehen zatian bereziki. Euria ari zuela ibili ziren bi taldeak, eta Irunberrik jokoa kontrolatzen jakin zuen. Hegaletatik sortutako jokaldietatik iritsi ziren Irunberrik lehen zatian sartutako golak. Atsedenaldia eta gero Etxarri saiatu zen, baina Irunberrik ongi kontrolatu zuen jokoa eta hirugarren gol bat sartzeko aukera izan zuen. Horrela, punturik gabe itzuli ziren etxera etxarriarrak.

Preferente mailako liderra, hain zuzen ere, Irunberri taldea da (12 puntu). Etxarri Aranatz bosgarrena da (8 puntu). Hurrengo asteburuan Etxarri Aranatzek 3 punturekin sailkapenean azkena den Castillo de Tiebas hartuko du.