'Moko zorrotza' antzezlana bihar Etxarri Aranatzen

Guaixe 2018ko urr. 18a, 10:27

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen Moko zorrotza antzezlana izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean bihar, urriaren 19an, ostiralean, 22:00etan

Institutura elkarrekin joan ziren Juan eta Laura. Amodiozko harremana ere izan zuten. Baina, orain, denbora pasatu da, eta bakoitzak bere bizitza egin du. Bizitza ulertzeko eta aurrera egiteko modu ezberdinak dituzte. Laura ezkontzekoa da, eta Juan abisatzera joan da. Elkartzen direnean nerabe garaietako oroitzapenak eta ametsak gogoratuko dituzte. Jon Plazaola aktorea Juan izanen da, eta Aitziber Garmendia aktoreak Lauraren papera eginen du.

Txalo produkzioak Moko zorrotza komediak ikus-entzuleen algarak sortuko ditu, baita igarotako denboraz hausnartzeko parada ere emanen du. Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da, urriaren 19an, ostiralean, 22:00etan. Antzezlana euskaraz da.

Etxarri Aranazko Kultura zerbitzuak antolatutako emanaldia da, Nafarroako Gobernuaren Antzerki Sarearen laguntzarekin. Sarrerak 6 eurotan eskuratu daitezke egunean bertan edo aurretik etxarriaranatz.eus Etxarri Aranazko udaleko webgunean.

Moko zorrotza, Txalo
Egilea: Carles Arbeloa
Zuzendaria: Mario Hernandez
Antzezleak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia
Zuzendari laguntzailea: Guillermo Rodriguez
Ekoizleak: Xabier Agirre eta Jesus Cimaro
Espazio eszenikoa: Isis de Coura