Gaztetxokoa larunbatean zabalduko da

Guaixe 2018ko urr. 22a, 08:49
Gaztetxoak gaztetxokoan. Argazkia: artxiboa.

Argibideak nahi dituenak kultura@etxarriaranatz.eus e-postara idatzi edo 606 239 008 telefonora hots eginez lortu ditzake

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren gaztetxoak neguko asteburuetan egoteko eta ongi pasatzeko tokia da gaztetxokoa. Laugarren denboraldia bihar mustuko du Etxarri Aranazko gaztetxokoak. Maiatzaren 26ra arteko asteburuetan egonen da zabalik: larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 16:30etik 20:30era. Udal zerbitzu hori erabiltzeko izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako epea hilaren 31ra artekoa da. 30 euroko kuota (40 euro erroldatuta ez daudenak) pagatu behar da udalaren Euskadiko Kutxaren kontuan, gaian gaztetxokoa eta izen abizenak jarri behar da. Ziurtagiria eta matrikula orria udaletxean aurkeztu beharko dira.